Eguzkitiko argia energia elektriko bihurtzeko gailuez osatutako instalazioa. Bi mota nagusi daude: autonomoak (ez daude sare elektriko orokorrera konektatuta eta metatze-sistema behar dute) eta autonomoak ez direnak (sare elektrikora konektatuta daude eta ez dute zertan metatze-sistema eduki). Autonomoaren osagai nagusiak panel fotovoltaikoak, erreguladore-bihurgailu elektronikoa eta metatze-sistema (eskuarki bateria elektrokimikoak) dira. Ekoitzitako energiaren azken erabileraren arabera, hiru osagai horiek hainbat eratara konektatzen dira elkarrekin